top of page

SISTEMAK

​

Lokomozio-sistema: giza gorputza  mugitzea ahalbidetzen duen aparatua da. Barneko organoak babesten ditu berak ere, eta azalak estaltzen du bera, kanpoaldetik zainduz. Estu lotuta dago nerbio-sistemarekin ere bai, eta haren bidez burutik etorritako aginduak jasotzen ditu.Sistema hau eskeletoko hezurrek, giharrek eta artikulazioek, tendoi, kartilagoak eta bestelako ehun konjuntiboek osatzen dute.

 


Nerbio-sistema: animaliek, belakiak salbu, ingurunean edo beren baitan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema organiko konplexua da. Mikroskopikoki, bi atal nagusi ditu: Neuronak eta glia.

​

​

Sistema linfatikoa: ornodunetan linfa (kolore argiko likidoa da) garraiatzen duen hodiz osatutako sarea da. Sistema hau hodi linfatiko eta gongoil linfatikoek osatzen dute eta gorputzeko zelula eta ehun guztietan dago, normalean kapilarrei asoziatuta.

 

 

Inmunitate-sistema: organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez organismoak mikrobio patogenoei aurre egiten die, eta baita bere barnean garatzen diren zelula gaiztoak -tumoralak- ere suntsitzen ditu. Halaber, immunitate-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.

bottom of page