
Bizi-baldintza:
​
Lan baldintzak: Laneko segurtasun eta osasunaren helburu nagusia da babes-neurriak ezartzea lanak dakartzan arriskuak saihesteko, eta horretarako beharrezkoak diren jarduerak garatzea. Lanaren Nazioarteko Erakundearen 155. hitzarmena arduratzen da horretaz.
​
Osasun kalitatea: Ariketa fisikoa deritzo edozein jarduera fisikoa non bakoitzaren forma fisikoa hobetzen edo mantentzen den, osasuna edo pertsona beraren ongizatea garatzeko eta Higienea osasunaren kalterako izan daitezkeen eragileak kontrolatzeko ezagutza, teknika eta jokabideen multzoa da.
​
​
Bizi kalitatea: pertsona edo gizatalde baten bizitza-kondizioak dira, haren ongizateari, gogobetetzeari eta zorionari dagokienez. Definizio orokor horretaz gainera, bizi-kalitatea zehazten duten alderdi zenbait finkatu dira, hala nola osasun eta hezkuntza zerbitzuen aukera, ingurumenaren egoera, segurtasuna lanerako aukerak, lan orduen kopurua, errenta eta bere banaketa eta askatasuna.


