top of page

APARATUAK

 

Ugaltze-aparatua: organismo baten sexu ugalketarako elkarrekin lan egiten duten organoen sistema bat da. Ugaltze funtzio horretaz gainera, gizakiek askotan plazera sortzeko erabiltzen dute.

​

​

​

 

Arnas-aparatua: gorputzak behar duen oxigenoa jasotzeko eta soberako karbono dioxidoa  kanporatzeko gizakiak behar duen aparatua da. Birikek eta arnasbideek osatzen dute.

​

​

​

​

Iraitz-aparatua: zeluletako prozesu katabolikoetan sortutako hondakinak kanporatu ahal izateko balio du. Iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak giltzurrunak eta maskuria dira gernu bidez kanporatzeko. Hala ere, izerdiaren bitartez ere kanporatzen ditugu hainbat hondakin.

​

​

​

 

Zirkulazio-aparatua:  giza gorputzean odola garraiatzen duen sistema da, arteriak, zainak eta bihotza elkarrekin lotuz.

​

​

​

​

Digestio-aparatua: janariaren digestioan, hots, gorputzera sartzen diren elikagaiak organismoaren zelulek bereganatzeko gai bihurtzen dituen prozesuan, parte hartzen duten egitura eta organoen multzoa da.

bottom of page